XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PETRA BELARTZELAITARREN ezaguna zen eta une hartan bertan KANTILAZPIKO atso batekin hizketan ari zen.

Berak ziurki ezagutzen ez bazituen ere... atsoak laster salatu zituen nongoak eta zein ziren.

Mindu zen PETRA, hain gertuko zituen BELARTZELAITARRAK zirela jakitean eta etxekoei esanen ziela adierazi zien.

Bekosko beltzez hitzegin ondoren eta hirugarrena nor zitekeen asmatu (TXOMIN alegia), nahiz eta beste biak ez baieztatu, joaten utzi zien.

Ez zen haserre gure bikotea, baina LOPE ez zen gustora halere.

Bera ez zuen harrapatua izan behar eta bestalde TXOMINek bere buruari bakarrik so egin zion.

Txabolaratu zirenean, heldu berria zen TXOMIN ere.

Izan ere, maldan behera ezkutatu zenean, KUKUTEKO HARIZTEGI baserrira hurbildu zen eta inguruan ezkutatu ere bai inork jarraitzen zion ikusteko.

Egoera horretan, HARIZTEGIKOREN bat nabaitu zuen nonbait hurrean eta ROKE izan zitekeela bururatu.

Tximista bezala irten eta artasoroko babesa jarraiki, beheko AHALTZARAN hibai ertzeraino jatsi zen nonbait.

Hori guztia iragan ondoren sartu BELARTZELAIKO lurretan eta txabolara heldu ere bai.

Zeharo asaldatua zegoen beste biak bidez-bide heldu zirenean.

Elkarren berri ematean, arras kezkatu zen TXOMIN, bai baitzekien etxekoek berehala jakinen zutela...